Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren esparruan finantza-laguntza jasotzeko, Europar Batasuneko estatuek
susperraldirako eta erresilientziarako estatuko planak burutu dituzte. Espainiako
Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planak inbertsioen eta erreformen agenda oso bat zehazten du, horren jarraipena eta kontrola burutu ahal izateko mugak, helburuak eta adierazleak ezarriz.
Espainia mekanismoaren onuradun nagusietako bat da, 2021-2026 aldian guztira 163.000 milioi euro batzen baititu; besteak beste, 84.000 milioi euro maileguetan.
Nola egituratzen da Plana?
Inbertsioen
hedapena errazteko, planak zeharkako
lau ardatz ditu:
- Trantsizio ekologikoa
- Eraldaketa digitala
- Gizarte- eta lurralde-kohesioa
- Genero berdintasuna
Plana inspiratuta dago Aldaketaren Agendan, Agenda 2030ean eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuetan, eta gure ekonomia- eta gizarte-sarean eraldaketa gaitasun gehien duten sektore produktiboetan zuzenean eragingo duten 10 palanka politiketan egituratuta dago. Hamar palanka-politikek 31 osagai edo ekintza-ildo integratzen dituzte, 253 inbertsio eta erreformatan egituratuta.
Zer dira gertakariak eta helburuak?
Gertakariak eta helburuak Planean bildutako erreformak eta inbertsioak betetzeko bidean egindako aurrerapena ebaluatu ahal izateko ezarritako neurriak dira. Gertakariek izaera kualitatiboa dute; helburuak, berriz, maila kuantitatiboan gertatzen diren lorpenak dira. Ordainketak jaso ahal izateko, Kontseiluaren Exekuzio Erabakian (CID, ingeleseko siglak) bildutako gertakari eta helburuak bete beharko dira. Horregatik, Espainiak Planaren exekuzio eraginkorra eta jarraipena bermatu behar du, bereziki, gertakariak eta helburuak adostutako epeetan betetzen direla.
Nola gauzatuko da Plan?
Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planean dauden proiektuak aurrera eramango dira Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia-erkidegoen eta, dagokion kasutan, tokiko erakundeen hitzarmenen, kontratu-lizitazioen, eta diru-laguntzetarako eta laguntzetarako deialdien bidez.
Ze baldintza bete behar ditu Planak?
Planak Europar Batasuneko eskakizunak betetzen ditu. Barne dakartzan neurri guztiek ingurumenari «kalte nabarmenik ez sortzeko» (do no significant harm) oinarria betetzen dute. Gainera, planaren neurriei esker Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren Erregelamenduan ezarritako gutxieneko atariak gainditzen dira helburu klimatikorako eta helburu digitalerako ekarpenari dagokionez; % 37a eta % 20a, hurrenez hurren.
28,2%
Trantsizio digitala
Erregelamenduaren esparruan emandako funtsak erabiltzeko unean ustelkeria, iruzurra eta interes-gatazkak prebenitzeko, aurkitzeko eta zuzentzeko neurriekin lotutako xedapenak ere dakartza planak, finantzaketa bikoitza saihesteko eta estatuko laguntzen araudi erregulatzailea guztiz errespetatzen dela bermatzeko.