Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Fondos Europeos. Dirección General del Plan y del Mecanismo de Recuperación y Resiliencia
Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.
Unión Europea
  • Hasiera
  • > Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa

Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa

Mapa del Mecanismo de Recuperación y Resiliencia

Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa NEXT GENERATION EU programaren osagai nagusia da, eta EBko estatuen eskura 672.500 milioi euro jartzen ditu transferentzia eta maileguetan. Helburua jarduera eta enpleguaren sorkuntza sustatzea da pandemiaren epe laburrerako eraginaren aurka egiteko, izan daitekeen epe ertainerako hazkundea bermatzen duen egiturazko eraldaketako prozesua laguntzeko, eta epe luzerako erresilientzia sendotzeko, garapen jasangarriagorantz eta inklusiboagorantz aurrera eginez.

Susperraldirako Mekanismoa kudeaketa zuzeneko tresna da. Hori dela eta, diru-jartzeak aldez aurretik ezarritako Mugarriak eta Helburuak betetzen diren egiaztatzearen arabera gauzatzen dira, eta Kontseiluaren Exekuzio Erabakian (CID, ingeleseko siglak) jasotzen dira .

Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi: The Recovery and Resilience Facility

Zein dad Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa erregulatzen duen araudia ?

Mekanismoa erregulatzen duen komunitate-araudia EBko 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamendua da. Horrek Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa zehazten du (SEM Erregelamendua).

Erregelamenduak komunitateko Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoak sei oinarri dituela zehazten du, ekonomiaren susperraldiari laguntzeko, enplegua sortzeko eta Europar Batasun sendoagoaren eta iraunkorragoaren oinarriak ezartzeko:

  1. Trantsizio ekologikoa
  2. Eraldaketa digitala
  3. Hazkunde adimentsua, jasangarria eta integratua
  4. Gizarte- eta lurralde kohesioa
  5. Osasuna eta erresilientzia ekonomikoa, soziala eta instituzionala
  6. Hurrengo belaunaldirako politikak, haurtzaroa eta gaztaroa

Herrialdeetako planetan aurreikusten diren proiektuek, Mekanismoarekin bat etorriz finantzatu ahal izateko, EBko 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduan ezartzen diren xedapenak bete beharko dituzte, 5. artikuluan aurreikusten diren honako oinarri horizontal hauek bereziki:

  • Mekanismoak ez ditu aurrekontuko gastu nazional arruntak ordezkatuko, behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik, eta Batasunaren finantzaketaren gehigarritasun-oinarria errespetatuko du (Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren Erregelamenduaren 5. artikulua).
  • Kalte nabarmenik ez sortzeko» oinarria: Batasunak klimaren eta ingurumenaren esparruetan dituen arauak eta lehentasunak guztiz errespetatzen dituzten ekintzak finantzatu behar ditu Mekanismoak, eta «kalte nabarmenik ez sortzeko» oinarria errespetatu behar du, Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2020/852 Erregelamenduaren 17. artikuluaren arabera (Taxonomiaren Erregelamendua) Sei helburu hartzen dira kontuan: klima-aldaketa arindu, klima-aldaketara moldatu, ur- eta itsas-baliabideen jasangarritasuna, ekonomia zirkularra, kutsaduraren prebentzioa eta kontrola, eta bioaniztasunaren eta ekosistemen babesa eta berreskurapena (Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren Erregelamenduaren 5. artikulua) .
  • Informazio gehiago Batzordearen jakinarazpenean «Kalte nabarmenik ez sortzeko» oinarria aplikatzeari buruzko gida teknikoa, Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren araberaa.

  • Mekanismoa finantza-kudeaketa onaren oinarriarekin bat etorriz ezarri behar da; horren esparruan iruzurra saihestu eta eraginkortasunez jarraitu beharko da, bereziki zerga-iruzurra, zerga-ihesa, ustelkeria eta interes-gatazkak (Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren Erregelamenduaren 22. artikulua).
Zer da tagging berde eta digitala?

Ekonomia eraldatzeko eta erresilienteago egiteko nahian, susperraldirako eta erresilientziarako plan nazionalek EBa neutraltasun klimatikoaren eta trantsizio digitalaren bidean kokatu behar dute, erreformen eta inbertsioen bidez. Horregatik, estatu kide bakoitzaren susperraldirako eta erresilientziarako estatuko planetan dauden eta Mekanismoak babesten dituen neurriek trantsizio ekologikoaren eta trantsizio digitalaren alde egin behar dute. Izan ere, planaren diru-kopuru osoaren % 37a eta % 20a, gutxienez, jaso behar dute, hurrenez hurren. Trantsizio ekologikorako eta digitalerako ekarpena kalkulatu ahal izateko, SEM Erregelamenduak honako hauek zehaztu ditu: «klimaren aldeko ekintzak jarraitzeko metodologia» (etiketa berdea), eta «Mekanismoaren esparruan etiketa digitalak ezartzeko metodologia». Biak 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduaren VI. eta VII. Eranskinetan aurreikusten dira, hurrenez hurren.

37%
Trantsizio bxerdea
20%
Trantsizio digitala

 

Espainiako PRTR planak trantsizio ekologikorako % 39,7ko ekarpena eta trantsizio digitalerako % 28,2ko ekarpena zehazten ditu.

Zein da Mekanismoa exekutatzeko egutegia?

Behin estatuko planak Bruselara ofizialki bidalita, Batzordeak horiek ebaluatzeari ekin zion, hainbat irizpide garden oinarritzat hartuz. Zehazki, Batzordeak honako hau hartu zuen kontuan: planek Europako seihilabeteko gomendioetan hautemandako arazo ekonomikoei aurre egiten modu eraginkorrean laguntzen duten, trantsizio ekologikoari eta digitalari eraginkortasunez laguntzen dieten neurriak dituzten, eta estatu kidearen ekonomia eta gizartearen hazkunderako gaitasunaren, enpleguaren sorkuntzaren eta suspertzeko gaitasunaren sendotzeari ekarpenik egiten dioten. (Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren Erregelamenduaren 18. artikulua) .

2021eko ekainaren 16an, Europako Batzordeak Espainiako planaren ebaluazio positiboa jakitera eman zuen; izan ere, “bikaina” zela jakinarazi zuen. Hori urrats erabakigarria izan zen Europar Batasunerako, Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren esparruan Espainiari 69.528 milioi euro emateari begira. Balorazioan, Batzordeak aintzakotzat hartu zuen Espainiak hainbat erreformari eta inbertsiori ekingo dizkiola, elkarren artean sendotzen direnak eta 2019ko eta 2020ko Europako Seihilekoaren esparruan Espainiari zuzendutako herrialdearen araberako gomendio espezifikoetan azaldutako erronka ekonomiko eta sozialei eraginkortasunez aurre egiten laguntzen dutenak.

Hori ebaluatzeko, Batzordeak bi hilabete izan zituen Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Plana ofizialki jaso zuenetik. Batzordeak aipatutako “bikaina” jakinarazi ondoren, Kontseiluak plana onartu zuen bere Kontseiluaren Exekuzio Erabakian (CID ingeleseko siglak) joan den uztailaren 13an. Horrela, Espainiak eta Europar Batasunak finantzaketa-akordioa sinatu ondoren (bi hilabeteko gehienezko epea kontuan hartuta), 2021eko abuztuan aurreko finantzaketari dagozkion funtsak jaso ziren: finantza-kontribuzioaren % 13ra arte, hau da, 9.000 milioi euro inguru..

Zeintzuk dira funtsak jasotzeko pausuak?

Behin estatuko planen mugarriak eta helburuak lortuta, Europar Batasuneko estatu kideek ordaintzeko eskaera bat aurkeztu beharko diote Batzordeari. Aipatutako ordainketa-eskaerak gehienez urtean bitan egin ahal izango dira (Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren Erregelamenduaren 24. artikulua).

Batzordeak, diru-jartzea baimentzearen erabakia hartu aurretik, Ekonomia eta Finantza Komitearen iritzia eskatu beharko du gertaeren eta helburuen betetze egokiaren inguruan.