Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública
Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos. Dirección General del Plan y del Mecanismo de Recuperación y Resiliencia
Unión Europea
  • Hasiera
  • > ​​​​​Nabigatzeko gida

​​​​​Nabigatzeko gida

Nola ibili Susperraldirako eta Erresilientziarako Planaren eta Mekanismoaren Zuzendaritza Nagusiaren Interneteko atarian zehar?

https://www.fondoseuropeos.hacienda.gob.es/sitios/sgfe/es-es/Paginas/Inicio.aspx

Orrialde nagusia

Goiburuan Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiaren maila goreneko organoak identifikatzen dira, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren esparruan. Eremu horretan daude, halaber, atariaren bertsioetarako sarbideak Estatuko hizkuntza ofizialetan, ingelesez eta frantsesez, eta Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planaren logotipoa.

Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiaren egitura eta funtzioetarako sarbidea, Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren webgunerako sarbidea, atariaren maparako sarbidea, erabiltzaileek argitaratutako edukiei buruz egindako kontsultei erantzuteko helbide elektronikoak, eta dagokion edukien bilatzailea daude bertan ere bai.

Erdiko gorputzak, goiko aldeak, honako kanal hauek ditu:

  • Nortzuk gara
  • Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa
  • Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Plana
  • Kudeaketarako dokumentuak
  • Galderak eta erantzunak
  • Deialdiak
  • CoFFEE

Erdiko gorputzaren erdiko aldean honako informazio hau dago:

  • Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiaren eskumenen azalpen-testua, baita Idazkaritza Nagusiko titularraren eta horren menpean dauden bi zuzendaritzen titularren informazioa ere.
  • Erdiko gorputzaren beheko aldean, susperraldirako mekanismorako eta susperraldirako planerako bi esteka eskaintzen dira.

Azkenik, orrialdearen oinean lege-oharrari, gida teknikoari, nabigazio-gidari, irisgarritasunari, datuen babesari eta webgunearen azken eguneraketaren datari buruzko informazioa ematen da.

Orrialdeen alderdi orokorrak

Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función PúblicaSecretaría General de Fondos Europeos. Dirección General del Plan y del Mecanismo de Recuperación y Resiliencia

Webgunearen goiburuan Gobernuaren eta Ministerioaren logotipoak, Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritza zein hierarkiaren mende dagoen, beste hizkuntza batzuetako bertsioetara sartzeko aukera, web bilatzailea, eta menu osagarri batzuk erakusten dira.

Mapa | Contactos |

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren erakunde-ezkutuaren bidez Ministerioaren atariarekin lotzen da, eta Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiaren logotipotik Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritzaren webgunera sartzen da.

Orrialdearen oinean, menu osagarriaren eremuan, lege-oharrari, gida teknikoari, nabigazio-gidari, irisgarritasunari, datuen babesari eta webgunearen azken eguneraketaren datari buruzko informazioa dago..

Nola aldatu hizkuntza?

Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiaren webgunearen eduki gehienak hainbat hizkuntzatan daude. Espainiako hizkuntza ofizialak (gaztelania, katalana, euskara eta galiziera) eta atzerriko bi hizkuntza (ingelesa eta frantsesa) erabiliz nabiga daiteke. Hizkuntzak aukeratzeko menua atariaren hasierako orriaren goiburuan eta kanal nagusien goiburuan dago.

Español| Catalán| Euskera | Gallego| Inglés| Francés

Atariaren bertsioa gaztelania ez den beste hizkuntza batean (aterako den hizkuntza besterik adierazi ezean) ikusi ahal izateko, “katalana” hitza aukeratu, adibidez, eta hizkuntzaren eskuinean dagoen eskua sakatu beharko da.