Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea
  • Hasiera
  • > Subdirección General de Programación y Evaluación de Fondos Europeos

Subdirección General de Programación y Evaluación de Fondos Europeos

Zuzendariorde Nagusia: Cristina Rehberger Bescós

Helbideak

Paseo de la Castellana, 162
28046 Madrid

Teléfono: 91 583 55 14

Eginkizunak

EGEFi, FTJri eta esleitzen zaizkion beste funts batzuei dagokienez, eginkizun hauek dagozkio:

  • Espainiaren ikuspuntua zehaztu Europar Batasuneko Hainbat Urtetarako Finantza Markoak onesteko eta berrikusteko negoziazioei dagokienez, Kanpo-arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak bere esparruan dituen koordinazio-eskumenei kalterik egin gabe.
  • Europar Batasuneko administrazioekin, funtsekin eta beste tresna batzuekin koordinatuta, Akordioak, Estrategiak edo Markoak negoziatzea, lantzea, ebaluatzea eta berrikustea, Europako Funtsekin batera finantzatutako programak prestatzeko; halaber, Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF), Bidezko Trantsizioko Funtsarekin (FTJ) eta esleitzen zaizkion beste funts batzuekin batera finantzatutako programak eta esku-hartzeko gainerako moduak negoziatzea, lantzea, programatzea, planifikatzea, ebaluatzea eta aldatzea.
  • Kudeatutako funtsekin zerikusia duten erregelamenduetan aurreikusitako ebaluazio-jarduerak egiten direla bermatzea, lurralde-administrazioekin koordinatuta; genero-berdintasunaren, aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren, irisgarritasunaren eta garapen iraunkorraren printzipio horizontalak betetzen direla sustatzea; eta eransgarritasun-printzipioa betetzen dela zaintzea.
  • Kudeatutako funtsekin lotutako erregelamenduetan aurreikusitako komunikazio- eta ikusgaitasun-jarduerak egiten direla bermatzea, lurralde-administrazioekin eta beste kudeaketa-agintaritza batzuekin koordinatuta; estatu kidea ordezkatzea kudeaketa partekatuko funtsen komunikazio-koordinatzaile nazional gisa.

Eta, bere eskumenen ondorioz dagozkion eginkizunak, jarraian datozen paragrafoetatik:

  • Europako Funtsekin batera finantzatutako programazioa nola gauzatzen den koordinatzea eta jarraipena egitea funts horien informazioa integratzen duten tresnen bidez, Elkartze Akordioan sartuta daudenetz alde batera utzita.
  • EGEF, FTJ, Europako Lurralde Lankidetza, Europar Batasunaren kanpo-finantzaketarako tresnak eta esleitzen zaizkion beste funts batzuk arautzearekin erlazionatutako gaiak Europako Batzordearekin eta beste erakunde batzuekin negoziatzea.
  • Lurralde-administrazioekin lankidetzan aritzea eta koordinatzea, EGEFekin, Europako Lurralde Lankidetzarekin, Europar Batasunaren kanpo-finantzaketarako tresnekin, FTJrekin eta esleitzen zaizkion beste funts batzuekin egindako jarduketen programazioari, kudeaketari, ebaluazioari, jarraipenari eta komunikazioari dagokienez.
  • Europako funtsak koordinatzeko batzorde eta lantaldeetan eta haren eskumeneko kide anitzeko beste batzorde edo organo batzuetan ordezkaritza izatea, eta EGEFekin, JTFrekin eta esleitzen zaizkion beste funts batzuekin lotutako gaikako sareak koordinatzea eta bultzatzea.
  • EGEFen, FTJren, Europako Lurralde Lankidetzaren, Europar Batasunaren kanpo-finantzaketarako tresnen eta esleitzen zaizkion beste funts batzuen programa operatiboak amaitzeko eta ixteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egitea.