Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

COCOF-COESIF-EGESIF

Funtsen Koordinazio Komitea Europako Batzordeko komite iraunkor bat da. Egitura Funtsak eta Kohesio Funtsa arautzen dituzten erregelamenduekin lotutako gaiak eztabaidatzea da haren funtzioa. Eskuarki, hilero egiten ditu bilerak, Europako Batzordea buru dela. EBko estatuetako funtzionarioak bertaratzen dira.

COESIFek eta EGESIFek COCOF ordezkatu dute.

COESIF: Egitura eta Inbertsio Funtsen Koordinazio Batzordea (Comité de Coordinación de los Fondos Estructurales y de Inversión).Bertan, Batzordeak igortzen dituen Ezarpen Ekintzak eztabaidatzen dira, bai kontsulta prozeduraren bidez edo bai azterketa prozeduraren bidez.

EGESIF: Egitura eta Inbertsio Funtsen adituen taldea (Grupo de expertos en Fondos Estructurales y de Inversión).Bertan, aztertzen dira Eskuordetutako Jarduerak, Gidak eta, Batzordeak informazio mailan aurkezten dituen beste dokumentuak. Europako Parlamentuak EGESIFeko bileretan parte har dezake.

COCOF-COESIF-EGESIF en dokumentu publikoak: