Europako Kontuen Epaitegiak, kanpo-kontrolaz arduratzen den erakundea den aldetik, txosten bat egiten du urtero haren ikuskapenen emaitzarekin. Txosten horretan, kontuen fidagarritasunari buruzko adierazpen bat sartzen da, baita dagozkion operazioen erregulartasunari eta legezkotasunari buruzkoa ere (DAS) (Lisboako Ituneko 287 art,).
Kontseiluak Kontuen Epaitegiak egindako dokumentuak aztertu eta horiek Europako Parlamentuan gomendatzeko prestaketak egiten ditu, aurrekontua gauzatzean Batzordearen kudeaketa onar dadin (deskarga).
Batzordea, aurrekontua gauzatzearen arduraduna den aldetik, bere aurrekontu-kudeaketari lotutako erantzukizun orotatik libratzeko erabakia hartzen du Europako Parlamentuak, Kontseiluaren gomendioa aintzat hartu ondoren, hala aurrekontu-ekitaldia itxiz. Erabaki hori da deskarga.