Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Europako Hego-mendebaldea

Europako Hego Mendebaldeko Esparruko Lurralde Lankidetzako Programak (SUDOE) eskualde-garapena sustatzen du; horretarako, nazioz haraindiko proiektuak finantzatzen ditu Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.

Espainiako, Frantziako, Portugaleko eta Erresuma Batuko (Gibraltar) eskualdeetako eragile publikoek Europako Hego Mendebaldeko Esparru honen hazkundeari eta garapen jasangarriari lagun diezaiokete, berrikuntzaren, ingurumenaren, informazioren teknologia berrien eta hiri-garapen jasangarriaren alorretan nazioz haraindiko lankidetza-proiektuak garatuz.

Batera lan eginez gero, hazkundearen, enpleguaren eta garapen jasangarriaren alorretako Europar Batasunaren estrategiak erdiesten lagun dezakete eskualdeko eragile horiek.

Indarguneei beren balioa emateko eta ahuleziak zuzentzeko estrategia bat garatzeko, lortu nahi den helburu nagusia da Europako Hego Mendebaldea lurralde-lankidetzako Esparru gisa sendotzea lehiakortasunaren eta berrikuntzaren, ingurumenaren, garapen jasangarriaren eta lurralde-antolakuntzaren alorretan, eskualde arteko integrazio harmoniatsua eta orekatua bermatze aldera, EBko gizarte- eta ekonomia-kohesioaren helburuekin bat.