Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Azoreak - Madeira - Kanariak

Madeira-Kanariak–Azoreak (MAC 2007-2013) Nazioz Haraindiko Lankidetza Programaren lankidetza-esparruak Azoreetako eta Madeirako Eskualde Autonomoak eta Kanarietako Autonomia Erkidegoa barne hartzen ditu. Horrez gain, Madeira–Kanariak–Azoreak nazioz haraindiko lankidetza programaren lehentasunezko jarduera-lerroetako bat da bere geografia- eta kultura-inguruneko hirugarren herrialdeekin elkarlanean aritzea, 2000-2006 epealdian Afrikako Ipar-mendebaldeko eta Latinoamerikako herrialdeekin egin den bezala.

Programan zehaztutako estrategiarekin lortu nahi den helburu orokorra da hiru artxipelagoen garapen eta integrazio sozioekonomikoa handitzea, jakintzaren gizartea eta garapen jasangarria sustatuz, eta, halaber, bere geografia- eta kultura-inguruneko herrialdeekiko lankidetza-eremuko integrazio sozioekonomikoa areagotzea.