Egitura Funtsen Lehiakortasun xedeak gehien garatutako herrietako lehiakortasuna eta xarma areagotu nahi du, baita bere lan maila ere, eta horretarako honako inbertsio hauen kalitatea areagotuko eta hobetuko du: giza kapitala, berrikuntza, ezagutzaren gizarteko hedapena, enpresa espirituaren sustapena, ingurumenaren babesa eta hobekuntza, irisgarritasuna, langileen eta enpresen egokitzapena eta lan merkatu ez baztertzaileen garapena. Helburu honetan Konbergentzia, Phasing-out edo Phasing-in Helburuetan barne hartu ez diren herriak sartuko dira.