2007-2013rako FEDER, FSE eta Kohesio Funtsen Segimendu Estrategikoa eta Etengabeko Ebaluazioa Sistemak osagai hauek ditu:
1) Segimendu estrategikoa. 1083/2006 EE Araudiko 29. artikuluan definituta dago, eta Funtsekin batera finantzatutako programek kohesio-politikaren helburuei egindako ekarpenaren analisia jasotzen du. Segimendu estrategiko hori Erreferentziazko Esparru Estrategiko Nazionalean (MENR) egiten da, bi ebaluazio estrategikoren bidez: 2009an amaitutakoa, bata (ikus 2009ko Txostena, Txostenak atalean), eta 2012an egingo dena, bestea.
2) Etengabeko ebaluazioa. 1083/2006 Erregelamenduaren (EE) 47. artikuluan definitzen da, eta etengabeko ebaluazioa EBko eta nazio bakoitzeko lehentasunen ebaluazio-prozesu jarraitua da. Ebaluazio hori gaiei edo POei aplika dakieke.
Ebaluazio-plana
Ebaluazio-gidak
FEDERen eta Kohesio Funtsen adierazle-sistema