2006ko abenduaren 8ko 1828/2006 Araudiaren 7. artikuluan aipatutako betebehar zorrotzak alde batera utzita, bai FEDER funtsaren eta Kohesio Funtsaren Kudeaketa Agintariek, eta bai Bitarteko Erakundeek edota onuradunek, Komunikazio Plan desberdinetan adierazten den bezala, hainbat saio antolatu behar dituzte, eta bertan, Europako funtsekin batera finantzatutako jarduera desberdinen berri eman behar dute eta Europar Batasunak kohesio ekonomikoan eta sozialean garatzen duen zeregin garrantzitsua ezagutzera eman behar da, eta bereziki, Europako hiritarren bizi mailan emandako igoerari dagokionez, zehazki espainiarren bizi mailan.
Atal honetan garrantzitsuenak diren horiek aipatzen dira.