Bidezko Trantsiziorako Funtsa kohesio-politikaren arloko finantza-tresna berri bat da, klima-neutraltasunera igarotzeko prozesuaren ondoriozko erronka sozioekonomiko larriei aurre egiten dieten lurraldeei laguntza ematea helburu duena. Bidezko Trantsiziorako Funtsak Europako Itun Berdea aplikatzen lagunduko du. Itun horren helburua da hemendik 2050era klimaren aldetik neutroa den Batasuna lortzea.
Europako Itun Berdearen barruan, eta Batasunaren klima-neutraltasuna modu eraginkor eta bidezkoan lortzeko helburuarekin, Bidezko Trantsiziorako Mekanismoa sortzea proposatu zuen Europako Batzordeak, Bidezko Trantsiziorako Funtsa barnean hartuta. Adierazi zuen trantsizioak gehien eragiten dien eskualde eta sektoreetan oinarritu behar dela mekanismoa, erregai fosilekiko mendekotasuna dela eta.
Mekanismoak hiru zutabe ditu.
- a. Bidezko Trantsiziorako Funtsa;
- b. berariazko araubidea InvestEU programaren esparruan;
- c. sektore publikoarentzako mailegu-mekanismo bat Europako Inbertsio Bankuarekin, kaltetutako eskualdeen aldeko inbertsio gehigarriak mobilizatzeko.
Bidezko Trantsiziorako Funtsak diru-laguntzak ematen ditu batez ere. InvestEUren esparruko trantsizio-araubide espezifikoak inbertsio pribatuak erakartzen ditu. Europako Inbertsio Bankuaren jarduerek finantzaketa publikoa mobilizatu behar dute.
Bidezko Trantsiziorako Funtsari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: