Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Leader +

Leader + landa inguruko eragileei laguntzeko diseinatutako ekimena da, beraien lurraldeak epe luzera izan dezakeen potentzialaren gainean hausnarketa egiteko. Aipatutako ekimenaren ardatza, batez ere, esperientziak partekatzeko sareak dira; integratutako garapen iraunkorreko estrategiak aplikatzea bultzatzen dute, kalitate handikoak eta originalak.

1 Kapitulua (Goranzko ikuspegian oinarritutako lurraldeko landaren garapenerako estrategia integratu pilotuei laguntza) ekintza lokaleko taldeen bitartez jartzen da abian. Ekintza lokaleko talde horiek aukeratzean aintzat hartzen dira honako hauek: beren lurraldeetako nekazaritza izaera, bere homogeneotasuna fisikaren, ekonomiaren eta gizartearen alorretan, eta garapenerako proposatutako plan integratu eta berritzaileak.