Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Programazioko dokumentu bakarrak

Aurretiko ebaluazioak planetan eta programazio-dokumentuetan daude sarturik eta horiek prestatzeko oinarri dira. EB estatu bakoitzak du horien ardura. Tarteko ebaluazioak, programazio-denboraldiaren erdialdean egiten direnak, funtsezkoak dira programen martxa baloratzeko, eta, hala badagokio, egoki jotzen diren kudeaketa-prozedurak berriz programatzeko eta aldatzeko —Erkidegoko Laguntza Esparruak eta egiten ari diren Programa Operatibo eta PDB guztiak ebaluatzen dira—. Azkenik, ondorengo ebaluazioak aztertzen ditu funtsen erabilpena, esku-hartzeen eraginkortasuna eta haien inpaktua.