Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Kudeaketa/ Jarraipena / Kontrola

Egitura Funtsen kudeaketa Programa Eragileen bitartez artikulatzen da, 1 Helburuaren kasuan, eta Programazioko Dokumentu Bakarren bitartez, berriz, 2 Helburuaren bitartez. Programa bakoitza lehentasunezko ardatzek eta neurriek osatzen dute. Elementu horiek guztiek garapeneko estrategia bat diseinatzen dute eta programak iraun artean aplikatu beharko da. Programaren finantzaketa jaso nahi duten proiektuek estrategia horren barruan eman beharko dute izena. Programazioko osagarriak programan iragarritako neurrien deskripzio zehatza du. Neurri bakoitzak finantza-estaldura zehatz bat du, eta programen administratzaileek estaldura horretara jo beharko dute bakarkako proiektuak finantzatzeko.