Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

2000-2006 urteen artean onartutako proiektuak. Baldintzak

Funtsarekin ordaintzeko proiektua aurkezteko laguntza eskaera bidali behar da 1164/1994 Araudiko 10. artikuluan zehaztutako baldintzekin. Estatuen proposamenari aldez aurreko ebaluazioa gehitu behar zaio, herrialdeek proiektuen aukeraketa justifikatu ahal izateko eta ingurumenean izango duten eragina azaltzeko.

Batzordeak egiaztatuko du Kohesio Funtsen finantzaketa onartzeko baldintza guztiak betetzen direla. Horretarako, Araudiko 10.5 artikuluan jasota dauden irizpideak hartzen dira kontuan. 10.5 har ditzakete:

  • proiektuak epe ertainean dituen abantaila ekonomikoak eta sozialak, kostuen eta irabazien edo kostuaren eta eraginkortasunaren analisi baten bitartez egiaztatuak;
  • proiektuaren laguntza EBk ingurumenean edota garraioko Sare transeuroparrean dituen helburuak betetzeko;
  • Estatu kideak ezarritako lehentasunak errespetatzea;
  • Proiektua eta EBko gainerako politikak bateragarri izatea, eta, ondorioz, EBko Egitura Funtsek abian jarritako jarduerekin ere bai.

Eskaerak Kohesio Funtsaren Unitate Kudeatzailearen bitartez proiektua gauzatzearen ardura duen Administrazioak bideratu behar ditu. Kohesio Funts hori Ogasun eta Ekonomia Ministerioko Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren menpe dago

Unitate horren bidez Funtsaren kudeaketari dagokion guztia koordinatzen da, baita urteroko Funtsaren zenbatekoaren finantzaziorako aurkeztu beharreko proiektuen zorroaren egitura eta Europako Batzordearen Regio ZNan eskaeren izapideak ere.

Hemen laguntza eskatzeko formularioa duen fitxategi bat deskarga dezakezu:

  • Kohesio Funtsaren proiektu baten laguntzaren eskaera
  • Kohesio Funtsaren proiektu Talde baten laguntza eskaera.

Eskaerako formularioek 4 eranskin dituzte: I eranskina ingurumen dokumentazioari buruzkoa da; II eranskina, kontratazio prozeduraren ingurukoa; III eranskina, ekonomia eta finantza analisiaren gainekoa; eta IV eranskina ingurumen eta garraio proiektuen informazio zehatzen gida da. III eranskina betetzeko hurrengo ohar metodologikoa kontsulta daiteke: Archivo formato pdf metodologia oharra , Europako Batzordearen agiria: Archivo formato pdf Guide to cost-benefit analysis of investment projects. (Kostuak eta irabaziak aztertzeko gida.) eta Europako Batzordearen 03/04/14ko oharra: "Azpiegitura publikoko proiektu handien ebaluazioan sinplifikazioa, gardentasuna eta koherentzia: Oinarrizko lau arauen aplikazioa".

Europako Batzordeak proiektuetarako Funtseko laguntzak onartzeko erabakiak hartzen ditu eta erabakien berri ematen dio Estatu Kideari (Cfr. Art. 10.6 Araudia 1164/1994). Espainian, Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Funts Komunitarioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez jakinarazten du (Kohesio eta Konpentsazio Funtsen Azpizuzendaritza Nagusia).