Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Lankidetza Egitura Funtsekin

Europako Batzordeko dokumentuak jasotzen duen bezala Egitura Funtsak eta haien koordinazioa Kohesio Funtsarekin , Batasuneko egitura eta kohesio politiken helburu nagusia desoreka ekonomiko eta sozialak murrizten laguntzea da. Lagungarri dira eskualde ahulenetako politika nazionalentzat eta eskualde politikentzat, eta lan-merkatu nazionalentzat eta eskualdeetako lan-merkatuentzat. Garapen gaietako lehentasunak definitzeko ardura, batez ere, Estatu kideei eta haietako eskualdeei dagokien arren, Europar Batasunak programak finantzatzen laguntzeko, Erkidegoko lehentasunak kontuan izatea eskatzen du; hala, kohesio ekonomikoaren eta sozialaren erkidegoko dimentsioa bultzatuko da

Hori dela eta, Egitura Funtsen xedapen orokorrak zehazten dituen Kontseiluko 1260/99 (EE) Araudiko 10 (3) artikuluari jarraiki, Batzordeak zuzentarau adierazleak eta orokorrak hartu ditu; hartarako oinarri gisa Funtsen helburuekin lotutako politika egokiak eta adostuak hartu dituzte. Zuzentarau horiekin, autoritate nazionalei zein eskualdekoei lagundu nahi zaie Egitura Funtsen 1., 2. eta 3. helburuen programazio estrategiak prestatzeko, bai eta Kohesio Funtsarekin dituen loturak prestatzeko ere. Haren helburua Batzordearen lehentasunak finkatzea da. Horretarako, aurreko programak aplikatutako esperientziak ez ezik, egituratzeko helburua duten parte-hartzeei dagozkien egungo politika komunitarioak ere hartzen dituzte aintzat. Lehentasun horiei esker, erkidegoko laguntzak maila nazionalean zein eskualdekoan hobeto erabiltzen lagunduko dute. Dokumentu honek Batzordeak 1999ko otsailaren 3an hartutako zuzentarau proiektua formalizatzen du.