INTERREG V A Espainia – Portugal (POCTEP) 2014-2020 Lankidetza Programa 2015eko otsailaren 12an onartu zuen Batzordeak, C (2015) 893 Erabakiaren bidez. Finantziazio nazionala ere kontuan hartuta, programaren aurrekontu osoa ia 383 milioi eurokoa da
Mugaz haraindiko proiektuen lehenengo deialdia 2015ean jarriko da martxan. Proiektuek EBren finantziazioaren % 65 jaso ahal izango dute gehienez beren jardueretarako.
INTERREG V-A Espainia – Portugal (POCTEP) 2014-2020 programa 1989az geroztik bi herrialdeek lankidetzan aritzea ahalbidetu duen aldeko esperientziaren ondorio zuzena da. Lankidetza horri esker, lankidetza guneko biztanleen bizi kalitatea hobetu ahal izan da, eta zeregin horretan jarraitu nahi da.
Espainia-Portugal Mugaz Haraindiko Gunea 37 NUTS III unitatek osatzen dute, bi herrialdeetakoak, eta aurreko programazio aldian ezarritako ingurunearen koherentzia eta jarraitutasuna ziurtatzen du.
POCTEP 2014-2020 programak bost eremu edo helburu handitan dihardu:
· Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza bultzatzea.
· Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea.
. Sektore guztiak aldaketa klimatikora egoki daitezen sustatzea.
· Ingurumena babestea eta baliabideen eraginkortasuna sustatzea.
· Erakundeen gaitasuna eta administrazio publikoaren eraginkortasuna hobetzea.