Kudeaketa Agintaritzari dagokio jardun hau kudeatzea, ez baitago modu eraginkorrean bitarteko erakunde bati esleituta
Jardun honen inguruko deialdi bat ireki zen 2019an, baina itxi egin zen, COVID-19aren pandemiaren aurka egiteko berresleitu baitziren EGEF baliabideak.
2023an, Programa Operatiboa ixteko aukera dagoela ikusita, Kudeaketa Agintaritzak berriro eskaini du jardun honetarako EGEF finantzaketa lortzeko aukera.
Finantzaketaren eta hura lortzeko bete behar diren baldintza eta eskakizunen berri eman zaie onuradun potentzialei, eta kasuan kasuko eskaerak aurkeztu eta izapidetuko direla jakinarazi zaie. Jasotako eskaera guztiak erregistratuko dira, eta onartu edo baztertu egin diren jakinaraziko zaie eskatzaileei.
Interes-adierazpenen deialdi honen bidez hautatutako eragiketak “Administrazio eta zerbitzu publiko elektronikoak” jardunera bideratuta egongo dira, Estatuko Administrazio Orokorreko erakunde eta entitate publikoek gauzatuak badira.
2014ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean egindako gastuei emango zaie dirulaguntza, baldin eta finantzaketa-eskaera aurkezteko datan amaituta ez badaude. Ez dira kontuan izango lehen adierazitako irizpidea aintzat hartzen ez duten proposamenak.
Gastu hautagarriei, hautapen-irizpideei eta eskaeretako edukiei buruzko informazio guztia jarraian ageri diren esteketan dago, zehatz-mehatz.
Gastu hautagarriak.
Finantza daitezkeen eragiketak hautatzeko irizpideak.
-
Finantzaketa-eskaeren edukia, “Administrazio eta zerbitzu publiko elektronikoak” jardunerako interes-eragiketak gauzatzeko, Estatuko Administrazio Orokorraren erakunde eta entitate publikoek 2014-2020 aldirako Espainiako Eskualde Anitzetarako Programa Operatiboko (EGEF) lehentasunezko 2. ardatzaren kontura garatuak.