EGEFeko Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusiari dagokio 20.1.5 helburu espezifikoan (“Herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematen dizkieten azpiegituretako inbertsioak babestea”) oinarrizko osasun-azpiegituretan inbertitzeko eragiketak hautatzea, % 100eko tasan finantzatzeko
Finantzaketaren eta hura lortzeko bete behar diren baldintza eta eskakizunen berri eman zaie onuradun potentzialei, eta kasuan kasuko eskaerak aurkeztu eta izapidetuko direla jakinarazi zaie. Jasotako eskaera guztiak erregistratuko dira, eta onartu edo baztertu egin diren jakinaraziko zaie eskatzaileei.
Interes-adierazpeneko deialdi honen bidez hautatutako eragiketek oinarrizko osasun-azpiegituretan egindako inbertsio berriak izan behar dute.
Eragiketa horiek Estatuko Administrazio Orokorreko erakunde eta entitate publikoek gauzatutakoak izan behar dute, edo haiek gauzatu behar dituzte
1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 92ter artikuluko 8. puntuan (EGEFi buruzko paragrafoa) ezarritakoaren arabera 2020ko otsailaren 1etik aurrera egiten diren gastuak dira hautagarriak (2020/2221 (EB) Erregelamenduak 1303/2013 Erregelamenduari eman zion idazkera kontuan hartuta; 2020/2221 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2020ko abenduaren 23koa, zeinaren bidez 1303/2013 (EB) Erregelamendua aldatzen baita, COVID-19aren pandemiaren eta hark izandako ondorio sozialen testuinguruan krisialdia desagerrarazten laguntzeko eta ekonomiaren berreskurapen berdea, digitala eta erresilientea prestatzeko baliabide osagarriei eta betearazpen-xedapenei dagokienez (REACT UE))
Ez dira kontuan izango lehen adierazitako baldintzak aintzat hartzen ez dituzten eskaerak
Baterako finantzaketarako hautapen-irizpideei, eskaeretako edukiei eta gastu hautagarriei buruzko informazio guztia jarraian ageri diren esteketan dago, zehatz-mehatz.
Finantza daitezkeen eragiketak hautatzeko irizpideak.pdf
Espainiako Eskualde Anitzetarako Programa Operatiboko (EGEF, 2014-2020) 20.1.5 helburu espezifikoan (“Herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematen dizkieten azpiegituretako inbertsioak babestea”) (REACT-EU) aipatzen den finantzaketa-eskaerako edukia.pdf
Espainiako Eskualde Anitzetarako Programa Operatiboko (EGEF, 2014-2020) 20.1.5 helburu espezifikoan (“Herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematen dizkieten azpiegituretako inbertsioak babestea”) (REACT-EU) aipatzen den finantzaketa-eskaerako edukia.word
COVID-19aren krisialdiari erantzuteko gaitasuna indartzeko gastu hautagarriak, Osasun Ministerioak eta erakunde independenteek gauzatuak, lehentasunezko 20. ardatzeko 20.1.5 helburu espezifikoaren kontura batera finantzatzeko.pdf