Europako Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusia da Administrazio Zentralean Espainian EBko Egitura Funtsen aplikazioaren kudeaketa aztertzeaz, ebaluatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen den organoa; batez ere, EGEFen eta Kohesio Funtsaren aplikazioaren kudeaketan. Horrek ez die eragiten Administrazioko beste erakunde batzuei gai horretan dagozkien eskumenei.
Horrez gain, eskualdeko pizgarriak eta Europako Batasunarekiko finantza- eta aurrekontu-harremanak kudeatzeaz arduratzen da.
Funtsen kudeaketak eta segimenduak Europako Batasunaren Kohesio Politikaren hiru helburuak hartzen ditu:
- Bat-egitea
- Eskualdeen lehiakortasuna eta enplegua
- Europako lurraldeen arteko lankidetza
769/2017 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duena eta azaroaren 11ko 424/2016 Errege Dekretua, ministerio-departamentuen oinarrizko egitura organikoa ezartzeari buruzkoa, aldatzen duena.pdf