Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.
Unión Europea

PROGRAMA MARCO DE I+D

Esparru Programa Europar Batasunean I+Ga babestu eta bultzatzeko erkidegoaren ekimen nagusia da. Bere helburu nagusia lehiakortasuna hobetzea da; horretarako ikerketako, garapen teknologikoko, demostrazioko eta berrikuntzako jardueren finantzaketaz baliatzen da, Europar Batasuneko eta Bazkide diren Estatuetako zein hirugarren herrialdeetako ikerketa enpresa eta instituzioen arteko elkarlan nazioaz haraindiko erregimenean.

Aurrekoaz gain, hauek ere finantzatzen diru: Europako ikerketa-azpiegituren hobekuntza eta koordinazioa, ikertzaileen promozioa eta prestakuntza, oinarrizko ikerketa, eta bereziki, VII. Programa Esparrutik, I+G programa nazionalen koordinazioa eta Europako plataforma teknologikoak (PTE, gaztelaniaz), abian jartzea, inplikatutako eragile guztien parte-hartzearekin ikerketa sektoreetako agenda estrategikoak sustatzeko sortu direnak. Europako plataforma teknologikoei lotuta, plataforma nazionalak bultzatzen ari dira Estatu mailan.

Bestalde, Horizonte Europa 2021-2027 aldirako Europar Batasuneko (EB) ikerketa eta berrikuntzarako esparru programa da. Horizonte Europa Programa, bere aurrekari Horizonte 2020 bezala, EBko I+G+b politikak aurrera eramateko tresna nagusia izango da. Programaren helburu nagusia EBko I+G inbertsioetan eragin zientifikoa, teknologikoa, ekonomikoa eta soziala lortzea da, horrela, bere oinarri zientifiko eta teknologikoak sendotuz eta Europar Batasuneko Estatu guztien lehiakortasuna sustatuz.

95.517 milioi euroko aurrekontuarekin (egungo prezioetan) zazpi urteko aldi honetarako, Horizonte Europa orain arte aurrekonturik handiena izan duen Esparru Programa izango da, eta onura ekonomiko, sozial eta zientifiko esanguratsuak sortzeko ahalmena izango du. Estimatzen da Horizonte Europak Barne Produktu Gordinean (BPG) inbertitutako euro bakoitzeko 11 euroko onura sortuko duela, 2040 urterako kualifikazio altuko 320.000 lanpostu berri sortuko dituela eta Europak Ikerketa eta Berrikuntzan duen lidergoa berretsiko duela. Programa finantzaketa-tresna soila ez ezik, inbertsioaren ikuspuntutik diseinatutako instrumentua da, eta EBk etorkizun oparo eta jasangarrirako trantsizioa burutzeko laguntza eskainiko duen planifikazioa izango du.

I+G esparru-programari buruzko informazio gehiago eskuratzeko: