Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea
  • Hasiera
  • > MECANISMO DE RECUPERACIÓN Y RESILIENCIA (MRR)

MECANISMO DE RECUPERACIÓN Y RESILIENCIA (MRR)

Europar Batasun ekologikoago, digitalago, erresilienteago eta gaur egungo eta etorkizuneko erronketara moldatuago lortzeko bidean, Next Generation EU aldi baterako tresna jaio da susperraldia bultzatzeko COVID-19 gaixotasunak eragindako krisialdiaren ondoren, eta funtsezko atala da ezarritako helburuak lortu ahal izateko.

Osagarri nagusiak, Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoak (SEM), 672.500 milioi euro ditu maileguak eta transferentziak egiteko, EBeko herrialdeek sustatzen dituzten erreformei eta inbertsioei laguntzeko. Koronabirusak eragindako pandemiaren eragin ekonomikoa eta soziala murriztuz gain, helburua Europako ekonomiak eta sozietateak jasangarriagoak eta erresilienteagoak izatea da, trantsizio ekologiko eta digitaleko erronketara eta aukeretara hobeto moldatuta.

SEM mekanismoa kudeaketa zuzeneko tresna da. Hori dela eta, ordainketak aldez aurretik ezarritako mugarriak eta helburuak betetzen diren egiaztatzearen arabera gauzatzen dira.

SEM mekanismoa banatzeko irizpideari dagokionez, garrantzi handiagoa emango zaie pandemiaren ondorioz egoera ekonomiko larriagoak dituzten estatu kideei.

SEM mekanismoaren funtsak bi alditan esleituko dira: % 70a pandemia-egoeraren aurreko adierazle ekonomikoen arabera; % 30a 2022an erabakiko da, 2020 eta 2022 bitarteko eboluzio ekonomikoa kontuan hartuz. Erabiliko diren adierazleen arabera, Espainiak gutxi gorabehera 60.000 milioi euro jasoko ditu itzuli behar ez diren transferentzietan, eta gehienez 80.000 miloi euro mailegu eskuratu ahal izango ditu.