Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea
  • Hasiera
  • > Mecanismo Conectar Europa (MCE)

Mecanismo Conectar Europa (MCE)

Europa Konektatu Mekanismoa (EKM) EBaren funtsezko finantzatzeko tresna da, eta hazkundea, enplegua eta lehiakortasuna sustatzen ditu Europako azpiegitura zehatzetan inbertsioak eginez. Errendimendu handiko Europaz bestaldeko sare jasangarriak eta lotuak garatzen laguntzen du garraioaren, energiaren eta zerbitzu digitalen esparruetan.

EKM mekanismoak estatu kide guztietako pertsonei on egiten die. Izan ere, bidaiak erosoago eta jasangarriago izaten laguntzen du, Europako segurtasun energetikoa hobetzen du eta, aldi berean, energia berriztagarriak erabiltzea sustatzen du, eta administrazio publikoen, enpresen eta herritarren arteko mugaz bestaldeko elkarrekintza errazten du.

Dirulaguntzaz gain, CEF mekanismoak (EKM mekanismoaren siglak ingelesez) proiektuetarako laguntza finantzarioa eskaintzen du zenbait finantza-tresna berritzailearen bidez, besteak beste, bermeak eta proiektu-bonoak. Tresna horiek katalizatzailearena egiten dute sektore pribatuko funts gehiago eta sektore publikoko beste eragile batzuk erakartzeko.

2014tik, Berrikuntzako eta Sareetako Agentzia Betearazlea (INEA, ingelesez) CEF mekanismoaren finantzaketa eskuratzeko sarbidea da. INEA agentziak CEF programaren aurrekontu gehiena esleitzen du, 30.400 milioi eurotik 28.700 milioi euro guztira (23.700 milioi euro garraiorako, 4.600 milioi euro energiarako, eta 500 milioi euro telekomunikazioetarako). 2021eko otsailaren 15etik aurrera, Klimako, Ingurumeneko eta Azpiegiturako Europako Agentzia Betearazlea (CINEA, ingelesez) Berrikuntzako eta Sareetako Agentzia Betearazlearen ondorengoa da.

CEF programa hiru zatitan banatzen da:

  • a. CEF Energy
  • b. CEF Telecom
  • c. Transporte CEF

CEF mekanismoaren funtsezko lehentasunetako bat aipatutako hiru zatien arteko sinergia ahalbidetzea eta sendotzea da. Zati guztietan burutzen diren ekintzei esker, kostuak edo emaitzak optimiza daitezke baliabide finantzarioak eta teknikoak eta giza baliabideak partekatuz; horrela, EBeko finantzaketaren eraginkortasuna hobetzen da.