Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea
  • Hasiera
  • > Fondo de solidaridad de la UE

Fondo de solidaridad de la UE

Europar Batasuneko Solidaritate Funtsa (EBSF) hondamendi natural larriak nagusitzen direnean esku hartzeko sortu zen, Europako solidaritatea zorigaitza pairatu behar duen tokira eramateko. Erdialdeko Europak 2002ko udan jasan behar izan zituen uholde handiei erantzuteko ezarri zen. Harrezkeroztik, hainbat motatako 80 hondamenditan (uholdeak, baso-suteak, lurrikarak, ekaitzak eta lehorteak) erabili egin dira. Europako 24 herrialdek jaso dute laguntza, 500 milioi euro baino gehiago guztira.

COVID-19 gaixotasunak eragindako pandemiari erantzunez, 2020ko apirilaren 1ean Europar Batasuneko Solidaritate Funtsa (EBSF) erabiltzeko esparrua zabaldu zen, osasun publikoko larrialdi estuak estaldu ahal izateko.

EBSF funtsaren finantzaketa kaltetutako herrialdeek egin behar izan dituzten ahaleginen osagarri izango da, eta gastu publikoaren zati bat estalduko du honako honetarako:

  • COVID-19 gaixotasunaren ondoriozko osasun publikoko larrialdi estuak pairatu behar izaten dituzten pertsonei laguntza azkarra emateko (arreta medikoa barne).
  • lotutako arriskuen aurrean herritarrak babesteko, gaixotasunaren hedapena saihestuz, jarraituz edo kontrolatuz, osasun publikorako arrisku larrien aurka borrokatuz, edo eragina murriztuz.

Funtsak estaltzen dituen kostuei dagokienez, herritarrentzako edozein motatako laguntza (neurri medikoak, osasun-neurriak eta babes zibileko neurriak) eta gaixotasuna geldiarazteko hartzen den edozein neurri hartuko da kontuan. Zehazki:

  • arreta medikoa (sendagaiak, osasun-ekipoak eta osasun-produktuak, osasun-laguntza eta babes zibileko azpiegiturak barne).
  • laborategiko analisiak.
  • kostu gehigarriak ekartzen dituzten COVID-19 gaixotasunari erantzuteko osasun-laguntzako eta arreta medikoko ohiz kanpoko neurriak.
  • norbera babesteko ekipamendua (NBE).
  • herritarrentzako laguntza berezia, batez ere gizatalde ahulentzako (adin handia daukaten pertsonak, osasuneko arazoak dituzten pertsonak, haurdunak, guraso bakarreko familiak, eta abar).
  • osasun-langileen eta larrialdietako langileen eraginkortasuna iraunarazteko laguntza bereziak.
  • txertoen edo sendagaien garapena.
  • antolaketa planifikatzeko eta hori jakinarazteko gaitasunaren hobekuntza.
  • arriskuen ebaluazioaren eta kudeaketaren hobekuntza.
  • eraikinen eta instalazioen desinfekzioa.
  • osasun-kontrolak, mugako kontrolak barne.
  • epidemiak eragin dituen langileei dagozkien kostu gehigarri guztiak.