Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea
  • Hasiera
  • > FONDO EUROPEO MARÍTIMO Y DE PESCA (FEMP)

FONDO EUROPEO MARÍTIMO Y DE PESCA (FEMP)

FEMP (Europako Itsas eta Arrantza Funtsa) EBko itsas- eta arrantza-politikentzako 2014-2020 aldirako funtsaren izena da. Funts hori inspiratzen duten printzipioak hauek dira: arrantzaleak arrantza jasangarrirako trantsizioan laguntzea, kostako erkidegoei haien ekonomiak dibertsifikatzen eta enplegua sortzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko proiektuak finantzatzen laguntzea, eta baita finantzaketarako sarbidea erraztea ere. FEMP Europa 2020 Estrategiak ezarritako helburuen ardatz horizontal gisa ezartzen da. Helburu horiek dira, besteak beste, hazkunde adimenduna, jasangarria eta integratzailea, eta baita Batasunaren garapen harmonikoa ere.

Bestalde, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (FEMPA, gaztelaniaz) sortu da berriki, eta horrek kide diren Estatuak sektorean inbertsioak egitera animatzen ditu, arrantza eta akuikultura sektoreak lehiakorragoak izateko eta ekonomia urdin jasangarriagoa garatzeko, eta baita merkatu eta teknologia berriak garatzeko ere. Biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea ere lehentasunen artean dago. Gutxienez, Estatuko aurrekontuen esleipenaren % 15 arrantzaren kontrola eta datu-bilketa sustatzeko eta legez kanpoko arrantzaren kontra borrokatzeko erabili beharko da.

Arrantza erkidegoetan, non batez besteko adina 50tik gorakoa den, gazteen enplegua sustatzeko, Funtsak lehenengo ontziaren erosketa edo jabetza partziala (gutxienez, % 33) finantzatu ahalko die bost urteko gutxieneko eskarmentua (edo baliokide den egiaztagiria) duten 40 urtetik beherako gazteei.

Beste alderdi esanguratsu batzuk:

  • a. kontserbazio arrazoiengatik jarduera aldi baterako eteten duten arrantzaleek konpentsazioa jasoko dute;
  • b. jarduera betirako uzteagatik haien ontzia desegin behar dutenek laguntza jasoko dute baita ere;
  • c. Lehorreratze eta arrantza kontrolei buruzko Europako arauak betetzeko beharrezko ekipamendua erosteko finantzaketa, hala nola ontziak arakatzeko edo harrapaketak jakinarazteko gailuak erosteko.

Funtsean bildutako ekintzek ez dute arrantza-ahalmena (segurtasuna hobetzeko beharrezko tona-kopuru gordina areagotzetik sortutakoa denean izan ezik), lan-baldintzak edo energia-efizientzia areagotu behar.

Itsas eta Arrantzako Europako Funtsari buruzko informazio gehiago eskuratzeko: