Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.
Unión Europea
  • Hasiera
  • > FONDO DE ASILO, MIGRACIÓN E INTEGRACIÓN (FAMI)

FONDO DE ASILO, MIGRACIÓN E INTEGRACIÓN (FAMI)

9.880 milioi dituen 2021-2027rako Asilo, Migrazio eta Integraziorako Funtsak (FAMI, gaztelaniaz) hainbat helburu ditu, hala nola asilo komuneko politika sendotzea, Estatu kideen beharrekin bat datorren legezko migrazioa garatzea, integrazioa sustatzea eta legez kontrako migrazioaren aurkako borrokan laguntzea. Europako Parlamentuak hala eskatuta, Estatu kideak errefuxiatuak eta asilo-eskatzaileak hartzeko erantzukizuna modu bidezkoagoan partekatzera bultzatzeko ere erabili beharko da dirua.

2015etik, Espainiak migrazioa kudeatzera bideratutako 873,9 milioi euro jaso ditu, Europako Batzordearen datuen arabera. Espainia 2020an izan da asilo-eskaera gehien (86.400, EBko herrialdeek jasotako % 20,7) jaso dituen bigarren herrialdea, batez ere, venezuelarrenak (28.065) eta kolonbiarrenak (27.180) izan dira eskaera horiek. Gainera, adingabeko asilo-eskatzaile gehien (15.485, 2020an) jasotzen dituen hirugarren herrialdea da, Alemaniaren eta Frantziaren atzetik, Eurostaten arabera.

Webgunea: Asilo, Migrazio eta Integraziorako Funtsa (FAMI, gaztelaniaz)