Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos. Secretaría General de Fondos Europeos.
Unión Europea

Aste irekia 2024

Semana Abierta 2024.pngEkainaren 10etik 16ra bitartean egingo den 2024ko Administrazio Irekiaren Astea dela eta, Ogasun Ministerioko Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiak lehiaketa bat antolatu du herritar guztientzat, Europako funtsek gure herrialdean duten eragina azpimarratzeko xedez. Honako hau da lehiaketaren leloa: «Nola laguntzen digute Europako Funtsek?». Lehiaketa Administrazio Irekiaren Astean zehar garatuko da, X sare sozialean (lehen Twitter izenekoa), eta Espainian bizi diren 14 urtetik gorako erabiltzaile guztiek parte hartu ahal izango dute.

Ekainaren 10etik 14ra bitartean, X sare sozialeko gure profilak galdera bana argitaratuko du egunero, eta parte-hartzaileek galdera horri erantzun beharko diote (bati, batzuei edo guztiei). Egingo diren galderek erantzun irekiak, subjektiboak edo sormenezkoak barne hartuko dituzte (hots, ez dago erantzun zuzen bakarra), eta interakzio gehien jasotzen dituzten erantzunak sarituak izango dira. Interakziotzat joko da jasotako «erantzunen», «berrargitaratutakoen» eta «like» delakoen kontaketa.

Erantzun bakoitzaren zenbaketa 24 orduz egongo da irekita, galdera argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Galdera bakoitzari emandako interakzio gehien izan dituzten hiru erantzunak sarituak izango dira (15 pertsona guztira), eta irabazleek Museo Nacional del Prado museora egindako bisita gidatua jasoko dute. Erakunde hori lehiaketa honekin lankidetzan aritu da, eta Europako funtsekin finantzatutako proiektu garrantzitsuak garatu ditu.