Europako Funtsez gain, Estatuko Administrazio Orokorrak garatutako eskualdeetako politikak beste hainbat bide erabiltzen ditu.
Horietako bi nagusiak, haien ezaugarriengatik eta finantza garrantziarengatik, "Eskualdez Gaindiko Konpentsazioko Funtsa" (FCI), zeinen proiektuak Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Orokorrak zuzentzen dituen, eta ordainketak, ordea, Lurraldeetako Finantza Zuzendaritza Orokorrak kudeatzen dituen. Bestea "Eskualdeetarako Estatuko Laguntzak" da, zeinaren kudeaketa Ekonomia eta Ogasuna Ministerioaren Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Orokorrari dagokion, Eskualdeen Pizgarrien 50/85 Legeak, abenduaren 27koa, dioenaren arabera.