Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Fondos Europeos. Dirección General del Plan y del Mecanismo de Recuperación y Resiliencia
Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.
Unión Europea

Galderak eta Erantzunak

Zergatik sortu zen Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa?

2020. urtearen hasieran, COVID-19 gaixotasunaren agerraldiak Espainiako, Europar Batasuneko eta munduko ekonomia-, gizarte- eta aurrekontu-aurreikuspenak aldatu zituen. Gertaera horrek erantzun koordinatua eskatu zuen, eta gaur egun ere eskatzen du, bai estatuetan bai EBean, pandemiak eragin dituen ondorioei aurre egin ahal izateko. Nahiz eta herrialde guztiek pandemia eta hori kontrolatzeko neurri murriztaileak jasan behar izan duten, eragin ekonomikoa desberdina izan da eta, ondorioz, bat etortzeko eta elkartzeko prozesua zaila izan da Batasunean.

Estatu kideen gaitasuna, pandemiaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko, krisialdiak gizartean, ekonomian eta osasunean izan duen eragina arintzen lagunduko duten neurriak hartzeko aurrekontuko maniobra-marjinaren araberakoa izango da.

Aurrekoaren ondorioz, Europako erakundeek Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa sortu zuten, inbertsio publikoak eta erreforma jasangarriak areagotzeko estatu kideei finantza-laguntza zuzena ematea ahalbidetzen duten tresna berritzailetzat eratu dena. Erreforma eta inbertsio horiek Batasunaren erresilientzia hobetzen lagundu behar dute.

Susperraldiaren prozesuak eta erresilientzia sendotzeak sei ildo nagusi ditu:

  • trantsizio ekologikoa;
  • eraldaketa digitala;
  • Hazkuntza adimenduna, jasangarria eta integratzailea;
  • gizarte- eta lurralde-kohesioa;
  • Osasuna; eta erresilientzia ekonomikoa, soziala eta instituzionala.
  • datorren belaunaldirako, haurrentzako eta gazteriarako politikak

Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren Erregelamenduak ezartzen duenez, estatu kide batek finantza-ekarpena jaso ahal izateko, susperraldirako eta erresilientziarako plan bat aurkeztu behar zuen. Espainiako Gobernuak Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Plana (PRTR, gaztelaniaz) aurkeztu zuen 2021eko apirilaren 29an. PRTR planak oso ebaluazio positiboa jaso du Europako Batzordeko zerbitzuen eskutik; izan ere, kalifikaziorik handiena jaso du aztertutako hamaika aldagaietatik hamarretan. Uztailaren 13an ospatutako Kontseiluko ekonomia eta finantza ministroen bileran (ECOFIN) Espainiako plana onartu zen. Estatu bakoitzak zehaztutako erreformei eta inbertsioei lotutako mugarriak eta helburuak Kontseiluaren Exekuzio Erabakian(CID ingeleseko siglak)bildutako deskribapenaren eta egutegiaren arabera burutu beharko dira.

Zein da Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planaren esparru juridikoa?

Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoan (SEM) integratuta dagoenez, partikularki eta Susperraldirako eta Erresilientziarako Planaren eta SEMaren edukia garatzen joango diren araudiei kalterik eragin gabe, hau da, besteak beste, aplikagarri den araudia estatu mailan eta Europa mailan:

Nortzuk izango dira Planaren hartzaileak?

SEEPa konfiguratuta dago mota askotariko erreformei eta inbertsioei estaldura emateko, eta horregatik, SEEPeko hartzaileak Espainiako kontsumitzaileak eta enpresak izango dira batik bat. Izan ere, SEEParen helburu nagusietako bat da ETEak hobetzea (hau da, enpresa txiki eta ertainak), inor atzean utziko ez duen susperraldi ekonomikoa bilatuz eta gure herrialdearen trantsizio ekologikoa eta digitala hobetuz. Baita ere Estatuko Administrazio Orokorraren organoak, Autonomia Erkidegoak eta Tokiko Erakundeak eta sektore publikoko beste entitateak; horiek baitira SEEPa kudeatuko dutenak, gure herrialdea elkarrekin gobernatzeko aukera sustatuz eta jasoko dituzten funtsak eta partaide bakoitzak bete behar dituen CID gertakari eta helburuak modu egokian kanalizatuz.

Zein da Planak hartzen duen denbora-esparrua?

SEEPean dauden gertakari eta helburuak neurriei lotuta egon behar dira, hau da, 2020ko otsailaren eta 2026ko abuztuaren arteko epean exekutatutako erreforma eta inbertsioei.

Nor dira Plana betetzearen arduradunak?

Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Mekanismoa emaitzei zuzendutako finantzaketa-tresna gisa konfiguratuta dago eta herrialde mailan Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planean zehaztutako gertaerei eta helburuei lotuta dago; Plana betetzeko, inplikatutako Administrazio Publiko guztien jarduera beharrezkoa da, eta argi egon behar da bakoitzak zentzu horretan hartzen duen konpromisoa.

Plana betetzearen ardura parte-hartzaile guztiona da: ministerioak, autonomia-erkidegoak, tokiko erakundeak eta sektore publikoko beste entitate batzuk ere (estatukoak, erkidegokoak edo tokikoak); sektore pribatuko onuradunak, hala nola kontratistak, azpikontratistak, laguntzak jasotzen dituztenak eta bestelako azken onuradunak. Guztiok dugu guri dagozkigun CID mugarriak eta helburuak lortzeko konpromisoa, SEMaren funtsak jasotzen dituztenei erantzukizun hori luzatuz.

Nola artikulatuko da Planaren kudeaketa eta jarraipena?

Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planaren (SEEP) kudeaketa egokia izateko, kudeaketa eta jarraipen sistema egokia ezarri beharko da, bere benetako eragina bermatuko duten estrategiak eta tresnak diseinatuz.

Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren (SEM) funtsen kudeaketa Administrazio Publikoei dagokie, eta beraz, horiek neurriak ezartzeko proiektuen ikuspegi orokorra izan behar dute (SEEPean 102 erreforma eta 110 inbertsio daude; guztira, 416 CID Gertakari eta Helburu). Horrela, kudeaketa eta jarraipen sistemak EBarekin SEEpean adostutako helburuak zehazten dituzten proiektuak barneratuko ditu eta zenbatekoak eurotan adierazita jarraitu ahal izango dira ezarritako adierazleen bidez (adierazlearen unitateetan, adibidez: proiektu kopurua, kilometroak, hektareak, jarduerak, etab.), eta horiek SEEParen kudeaketan parte hartzen dutenei eskatu ahalko zaizkie.

Neurriak betetzearen arduradunek PRTRaren neurriak gauzatzeko proiektuen definizioa eta planifikazioa burutu beharko dute, CID,ean aurreikusitakoari moldatuz edo Espainiak Europako erakundeekin adostutako beste edozein monitorizazio-xedapenetara egokituz. Kudeatzeko eta jarraitzeko sisteman jaso beharko du.

Kudeaketa- eta jarraipen-sistemaren helburua Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planaren osagaietan aurreikusitako neurriak (erreformak edo inbertsioak) antolatzen diren proiektuak eta azpiproiektuak zehaztea, planifikatzea, gauzatzea, jarraitzea eta kontrolatzea da, CID. en ezarritako mugarriak eta helburuak gauzatzeko oinarrizko tresna gisa. Horretarako, informazio-sistema bat konfiguratuko da, CoFFEE-MRR izeneko aplikazio informatikoaren bidez, eta horri esker planaren kudeaketan parte hartzen duten eragile guztien arteko informazio-jarioa zuzendu ahal izango da. Horrela, aplikagarria den komunitateko eta estatuko arauetatik eratortzen diren eskakizunak betetzen erraztuko da.

Agintaritza arduradunak, 36/2020 Errege Dekretu Legearen arabera Europako Funtsen Idazkaritza Nagusia dena, sistemak behar bezala jarduteko ardura hartzen du. Sistema horretan administrazio publikoetako hiru mailetako (estatua, autonomia-erkidegoa eta tokia) organo erabakitzaileek eta organo kudeatzaileek hartzen dute parte, eta komunitateko agintaritzak eta kontrol-agintaritza sartu ahal izango dira arauen arabera dagozkien eginkizunak betetzeko. Mugarriak eta helburuak bete direla egiaztatzen duen dokumentazioa sartuko da sisteman, baita behar bezala bete diren kudeaketa-txostenak ere..

Zer ondorio izango du Plana ez betetzeak? Nortzuk izango dute dirua itzultzeko beharra plana betetzen ez badute?

Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren kontra finantzaketa jaso duen edozein erakundek edo onuradunak (pertsona juridikoak zein fisikoak) Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Plana betetzen ez badu, funtsa horiek itzuli beharko ditu. Nagusiki, hori gerta daiteke egutegia ez betetzeagatik, hitzartutako CID (ingeleseko siglak) gertakaria edo helburua ez betetzeagatik edo SEMaren araudian ezarritako printzipioren bat ez betetzeagatik, besteak beste:

  • Helburu klimatikoari edo/eta digitalari ekarpena egitea (SEEParen arabera, Espainiak tagging berdeari eta digitalari % 39,7 eta % 28,2ko ekarpena egiteko konpromisoa hartzen du, hurrenez hurren).
  • do no significant harm (kalte nabarmenik ez sortzea).
  • Iruzurrik, ustelkeriarik edo interes-gatazkarik ez gertatzea, horiek saihesteko, hautemateko eta zuzentzeko mekanismoak edukiz.
  • Finantzaketa bikoitzik ez gertatzea.
  • Estatuko Laguntzen araudia guztiz errespetatzea.

Bereziki, itzulera artikulatzen da abenduaren 30eko 11/2020 Legearen, 2021. urterako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzkoaren, 7. Artikuluaren arabera; bertan, honako hau zehazten da:

Gutxi gorabeherako aurrekontua duten estatuko sektore publikoko bestelako entitate eta organismo publikoetan, Autonomia Erkidegoetan eta Tokiko korporazioetan eta haien menpeko erakundeetan, Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismotik eta REACT-EUtik etorritako Estatuko Administrazio Orokorretik jasotako transferentzien bidezko diru-sarrerak legalki eraginda daude Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planaren barruan dauden proiektuak edo ekintza-lerroak finantzatzera, bertan zehaztutako xehetasun-mailarekin. Gastua egiten ez bada edo aurreikusitako helburuak partzialki edo osotasunean betetzen ez badira, aipatutako erakundeek jasotako funtsak Altxor Publikora itzuli beharko dituzte. Ondorio horietarako, dirua itzultzeko prozedura Ogasun Ministerioaren titularraren agindu bidez arautuko da.

 

Aipatutako bi tresna horien bidez, erakunde probatuek kudeatutako proiektuen finantzazioaren kasuan, finantzaketa horren artikulazioa planean aurreikusitako helburuekin lotuta egon beharko da, eta baita helburu horiei dagokien gutxi gorabeherako kostuekin ere. Gastua egiten ez bada edo aurreikusitako helburuak partzialki edo osotasunean betetzen ez badira, aipatutako erakundeek jasotako funtsak itzuli beharko dituzte. Ondorio horietarako, dirua itzultzeko prozedura Ogasun Ministerioaren titularraren agindu bidez arautuko da.

Nor da agintaritza arduraduna eta zein eginkizun ditu?

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen eta ministerioko departamentuen oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 28ko 139/2020 Errege Dekretua aldatzen duen abuztuaren 3ko 682/2021 Errege Dekretuan berariaz ezartzen da Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiari dagokiola SEM mekanismoaren agintaritza arduraduna izatea Europako erakundeen aurrean. Besteak beste, artikulu horretan koordinazio funtzioak aipatzen dira, Europako Batzordearen harreman-puntu gisa eta Planaren gertakariekin eta helburuekin lotutako aurrerapenen ikuskaritza gaietan..

Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planak (SEEP) ezartzen du Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiari dagokiola, agintaritza arduradun gisa, kudeaketa-informazioaren eta osagai bakoitzaren organo arduradunak egindako emaitzen jarraipena eta integrazioa.

Abenduaren 30eko 36/2020 Errege Dekretu-legearen, zeinaren bitartez Administrazio Publikoa modernizatzeko eta SEEPa exekutatzeko premiazko neurriak hartzen diren, 20. artikuluan ezartzen denaren arabera, Europako funtsei lotutako gaietan eskumena duen Ogasun Ministerioaren zuzendaritza-zentroak (Europako Funtsen Idazkaritza Nagusia) agintaritza arduradun gisa jardungo du Europako instituzioen aurrean, Europako araudian zehazten den baldintzetan, legearen eta araudiaren arabera esleituta dituen eskumenak horretarako garatuz.

Lege-testu beraren 20. artikuluaren 2. atalak zuzendaritza-zentro horrek burutuko dituen funtzioak ezartzen ditu:

a. Koordinazio-funtzioak, Europako Batzordearekin harreman-puntu gisa.

b. Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Estatuko Planean parte hartu behar duten ministerioen, erakunde publikoen, autonomia-erkidegoen, tokiko erakundeen, eta bestelako estatuko eta komunitateko erakundeen koordinazioa bermatzea.

c. Aurrerabideen gainbegiratzea, planaren gertaerei eta helburuei dagokienez.

d. SEMaren araudi erregulatzailean aurreikusitako txostenak, finantza-ekarpenaren ordainketa-eskaerak eta, hala badagokio, bertan aurreikusitako mailegu-tartea aurkeztea. Hori guztia, egindako kontrolen emaitzan oinarrituta.

e. Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planaren Batzorde Teknikoa zuzentzea, lanak koordinatuz.

f. Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planaren Sektore-batzarraren idazkaritza lanak.

Nola burutuko da kontrola?

Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planeko 4.6 atalean Kontrola eta Ikuskaritza erregulatzen da. Kontrol hauek ditu:

a. Organo betearazlearen barne kontrola (1. maila). Jarduketa bat gauzatzeko ardura duen organo bakoitzaren esparrua. Kontrol primarioa eta oinarrizkoa da. Iruzurra, ustelkeria, interes-gatazka eta finantzaketa bikoitza saihesteko arauak biltzen ditu.

b. Organo independentearen barne kontrola (2. maila). Administrazio jarduleekiko independenteak diren barne kontroleko organoen esku uzten da. Autonomia eta independentzia osoz jarduten dute. Ministerioetan eta erakunde publikoetan esku-hartze delegatua da (Ministerio de Hacienda y Función Pública), eta sozietate publikoetan eta enpresa-izaerako erakundeetan, berriz, beren barne-kontroleko organoak dira kudeaketa edozein dela ere jarduten dutenak. Arlo horretan, aholkularitza juridikoko zerbitzuen eginkizuna ere garrantzitsua da.

c. Estatuko ex post kontrolen eta ikuskaritzaren araubidea. IGAE (Estatuko Administrazioko Esku Hartzailetza Nagusia) da SEMaren kontrol-agintaritza. Ikuskaritza estrategia bat onetsiko da, eta gutxienez, urtero eguneratuko da. IGAEren ikuskaritzen metodologia egitura-funtsen metodologian oinarrituko da, baina gertaerak eta helburuak betetzen direla berrestean egingo den enfasiak garrantzia handia izango du. Kontrol-agintaritzak autonomia-erkidegoen jarduera koordinatuko du egin beharreko lanak behar bezala egiten direla bermatzeko.

d. Batzordeari bidalitako ordainketa-eskaeren gaineko ikuskaritzak. Batzordeari gertaerak eta helburuak betetzen direla bermatzen dio.

e. Iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak saihestu, hauteman eta zuzentzeko neurri egokiak daudela ziurtatzeko ikuskaritzak. Egiturazko funtsak kontrolatzeko esparruan aurreikusitako metodologian oinarrituko da. Ezberdintasunei dagokienez:

  • ez dago Kudeaketa-agintaritzarik
  • Ikuskaritza-agintaritzak ez du txosten-eredu berariazkorik, laginketa-orientaziorik edo igorri beharreko ikuskaritza-laburpenen dokumentuaren eredurik.
  • ikuskaritzek bete beharreko irismen finkaturik ez izatea.
  • legea ez betetzeagatik egindako finantza-zuzenketarik eza.
  • ziurtagiriak aurkeztu aurretik urteko konturik ez izatea edo kontrolerako sistema nazionaletan oinarritzeko aukerarik ez izatea.
  • IGAEk egingo ditu kontu-ikuskapenak. Horien emaitza Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa zehazten duen otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduaren kontu-ikuskapenen laburpenean (22.2.c).ii) artikulua) gehituko da.

f. Proiektuen finantzaketa bikoitzari eta SEMari lotutako gastuari buruzko ikuskaritzak. Ikuskaritza estrategian sartuko da.

g. Legezkotasunaren eta gastuaren erregulartasunaren ikuskaritzak: kontrolerako sistema nazionalak. IGAE eta autonomia-erkidegoetako Esku-hartze Orokorrak.

h. Iruzurraren aurkako koordinazioa. Iruzurren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionala (SNCA, gaztelaniazko siglak) izango da ereduaren funtsezko osagaia. Salaketentzako berariazko kanal bat sortuko da. SNCAk independentzia osoz beteko ditu bere eskumenak.

Nor da Kontrol-agintaritza eta zein eginkizun ditu?

Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren kontrol-agintaritza Estatuko Administrazioko Esku Hartzailetza Nagusia da. Horrek bere gain izango ditu Susperraldirako Europako Tresnaren kontrol-agintaritzari Europako araudiak esleitzen dizkion funtzio eta eskumenak (Abenduaren 30eko 36/2020 Errege Dekretu-legearen, zeinaren bitartez Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Plana abian jartzeko premiazko neurriak onartzen direnaren, 21. artikulua).

Eremu honetan IGAEk esleituta dituen funtzioak hauek dira:

  • Europako araudiak eskatzen dituen funtsen kontroleko eta diseinu jarduerak; estatuko, autonomia-erkidegoko edo tokiko beste edozein kontrol-organori esleitutako kontrolen koordinazioa bere gain hartuz.
  • Erkidegoko eta Estatuko Erakundeekin harremanak izatea, kontrol-sistema eraginkorra eta efizientea ziurtatzeko.
Zer da Jarraipen-txostena eta zertarako balio du?

Jarraipen-txostena, zehaztutako plangintzaren hainbat mailatan, mugarrien eta helburuen aurrerabidearen eta aurrekontu-exekuzioaren jarraipena jasotzen duen hileroko txostena da. Horrela, plangintzari dagokionez nagusi daitezkeen desbideratzeak hauteman eta ekintza zuzentzaileak aplikatu daitezke.

Zer da Aurreikuspen-txostena eta zertarako balio du?

Aurreikuspenen-txostena hiru hilean behin egiten den txostena da. Txosten horretan, ez-betetzeak ekar ditzakeen arriskuak eta plangintzarekiko desbideratzeak hauteman ondoren, behar diren prebentzio edo zuzenketa ekintzak ezarriko dira, hala badagokio.

Zer da Kudeaketa-txostena eta zertarako balio du?

Kudeaketa-txostenaren bidez, sinatzaileak bere gain hartzen du Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planean agertzen den hori gauzatzeari buruzko informazioa.

Dokumentu horrek honako hauen berri ematen du: gertaeren eta helburuen egoera, otsailaren 12ko 241/2021 (EB) Erregelamenduaren, zeinaren bidez Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa ezartzen den, bestelako eskakizunak eta egin den gastuari buruzko kontabilitate-informazioa.

Kudeaketa-txostena Europar Batasuneko Agintaritzen aurrean gertaeren eta helburuen betetzea eta azpiko eragiketen erregulartasuna frogatzeko oinarri izango da.

Zer da Kudeaketa Aitorpena?

Otsailaren 12ko 241/2021 (EB) Erregelamenduaren, zeinaren bidez Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa ezartzen den, 22.2.c) artikuluak ezartzen du ordainketa-eskaerarekin batera bi dokumentu gehitu behar direla: alde batetik, egindako ikuskaritzen eta kontrolen laburpena, hautemandako hutsuneak eta hartutako neurri zuzentzaileak ere barne dituena, eta beste aldetik, kudeaketa aitorpen bat.

Kudeaketa Aitorpenean adierazten da funtsak aurreikusitako helburuetarako erabili direla, ordainketa-eskaeran aurkeztutako informazioa osoa, zehatza eta fidagarria dela eta ezarritako kontrol-sistemek funtsak aplikagarri diren arau guztien arabera kudeatu direnaren beharrezko bermeak eskaintzen dituztela, bereziki, Mekanismotik eta Europar Batasuneko beste programetatik eratorritako gatazka-interesak, iruzurra, ustelkeria eta finantzaketa bikoitza saihestearekin lotutako arauak, finantza-kudeaketa egokiaren printzipioarekin bat etorriz.

Abuztuaren 3ko 682/2021 Errege Dekretuaren 11.1.g) artikuluan ezartzen da, besteak beste, Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiari, SEM mekanismoaren agintaritza arduraduna izanda, honako hau dagokiola:

“Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren araudi erregulatzailean aurreikusten diren txostenen aurkezpena; finantza-ekarpena ordaintzeko eskaeren aurkezpena, dagokion fidagarritasun-adierazpenarekin batera; eta, hala badagokio, adierazpen horretan aurreikusitako mailegu-tartearen aurkezpena. Hori guztia IGAEk egindako kontroletan oinarrituta. Guztia, egindako kontrolen emaitzetan oinarrituta, Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren aipatutako araudi erregulatzailean aurreikusten diren baldintzen eta betebeharren arabera.”

Zer da ordainketa-eskaera?

Behin Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Plana beteta, bertan ezarritako zenbatekoen ordainketa eskatzeko Espainiak erabili ahalko duen dokumentua da. Horrela, otsailaren 12ko 241/2021 (EB) Erregelamenduaren, zeinaren bidez Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa ezartzen den, 24. Artikuluak ordainketekin lotutako arauak erregulatzen ditu. Beraz, adostutako gertaerak eta helburuak bete ondoren (Kontseiluaren Exekuzio Erabakiaren Eranskinean bildutakoak, zortzi tartetan banatuta daudenak), estatu kideak behar bezala justifikatutako (ikuskaritzen laburpena eta Kudeaketa Aitorpena gehituko da, 241/2021 Erregelamenduaren 22.2 artikulua) finantza-ekarpenaren ordainketa-eskaera bat aurkeztu beharko dio Batzordeari, eta hala badagokio, maileguarena ere bai.

241/2021 (EB) Erregelamenduaren kontutan hartzeko 53. puntuari eta aipatutako 24. artikuluari jarraiki, Europar Batasuneko estatuek ordainketa eskaerak urtean bi aldiz eskatu ahalko dituzte. Espainiak aukera hori hautatu du, urtean gehienez bi ordainketa-eskaera aurkeztearena, alegia.

Nola burutuko da ordainketa-eskaera?

Aurreko erantzunean zehaztu den moduan, ordainketak tarteka egin behar dira; tarte horiek Kontseiluaren Exekuzio Erabakiaren Eranskinean bilduta daude. Batzordeak, aldez aurretik eta behar ez den atzerapenik gabe, eta gehienez ere bi hilabeteko epean, eskaera jasotzen duenetik hasita, egoki diren gertaerak eta helburuak bete diren ebaluatuko du. Behar bezala bete badira, aldez aurretik suposatuko da Estatu kideak ez dituela baliogabetu aurretik behar bezala betetako gertakariei edo helburuei lotutako neurririk.

Batzordearen aurretiazko ebaluazioa positiboa bada, ondorioak Ekonomia eta Finantza Batzordeari aurkeztuko dizkio eta bere ebaluaziorako kontutan hartuko duen irizpen bat igortzeko eskatuko dio. Behin Batzordearen ebaluazioa positiboa denean, behar ez den atzerapenik gabe, finantza-ekarpena ordainduko da.

Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa zehazten duen 2021/241 Erregelamenduaren 24.6. artikuluaren arabera, “3. atalean aurreikusten den ebaluazioaren ondorioz Batzordeak erabakitzen badu ez direla behar bezala bete 20. artikuluaren 1. atalean aipatzen den Kontseiluaren exekuzio erabakian ezarritako mugarriak eta helburuak, eten egingo da finantza-ekarpen osoaren edo zati baten ordainketa eta, hala badagokio, maileguarena. Kaltetutako Estatu kideak oharrak aurkeztu ahal izango ditu hilabete bateko epean, Batzordeak bere ebaluazioa jakinarazten duen datatik hasita”.

Finantza-ekarpenen ordainketak, gehienez jota, 2026ko abenduaren 31an burutu behar zaizkie Estatu kideei.