Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Fondos Europeos. Dirección General del Plan y del Mecanismo de Recuperación y Resiliencia
Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.
Unión Europea

CoFFEE

​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​CoFFEE

​​​​AVISO IMPORTANTE:​ El sistema CoFFEE está actualmente habilitado exclusivamente p​ara Ministerios, y en breve estará disponible para Comunidades Autónomas y Entidades locales.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa

CoFFEE sistemari buruzko edozein kontsulta egiteko, telefono, webgune eta posta elektroniko bidezko laguntza eskaintzen duen Erabiltzaileen Arretarako Zentroa dago eskuragai.

Arretarako ordutegia: Astelehenetik ostegunera 8:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 8:00etatik 16:00etara horas​

Harremanetan jartzeko telefonoa: 910 001 142

Webgunea (laguntzako dokumentazioa eta laguntzako eskaeren alta): https://soportesgffee.zendesk.com/

Posta elektroniko bidezko kontsultak: soporte@soportesgffee.zendesk.com

CoFFEE informazio-sistema​

CoFFEE-MRR (FFFEE -Europako Funtsak, gaztelaniaz- plataforma komuna, Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren modulua) Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Plana (PRTR, gaztelaniaz) kudeatzeko informazio-sistema da.​

Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa (MRR, gaztelaniaz) emaitzetan oinarrituta dagoen tresna da, eta PRTR plana osatzen duten erreformetarako eta inbertsioetarako ezarritako mugarrien eta helburuen lorpenaren arabera ordaintzen ditu funtsak.

CoFFEE-MRR sistemak, beraz, PRTR planean zehaztutako mugarriak eta helburuak betetzen direla kudeatzen du. Informazio-sistema honek ministerioek, autonomia-erkidegoek, udalek eta enpresa publikoek plan nazionaletik eratorritako ekimenen kudeaketa-prozesuetan sortzen duten informazio guztia bilduko du.

2021eko uztailaren 13ko Kontseiluaren Exekuzio Erabakian (CID, ingeleseko siglak) onartutako planak 30 osagai ditu, 212 neurritan antolatuta (102 erreforma eta 110 inbertsio). Espainiak 220 mugarri eta 196 helburu betetzeko konpromisoa hartu du.

Ekintzen plangintza CoFFEE sisteman

Aldez aurretik aipatu egin denez, plana osagaien (30), neurrien (212) eta mugarri eta helburuen (416) arabera antolatuta dago. Europako Batzordeak zehaztutako eta onartutako oinarrizko egitura honetatik abiatuta, plana gauzatuko duten administrazio publikoek neurriak zatitu behar izango dituzte proiektuetan, azpiproiektuetan eta egintzetan, eta PRTR planean ezartzen diren mugarriak eta helburuak lortzeko eta eskuratzeko egingo diren ekintzen plangintza zehatza egin beharko dute.

2021eko irailaren 30ean ​ Susperraldirako Planaren funtsetarako informazio- eta kudeaketa-sistema antolatzen duten ministerioaren aginduak onartu ziren. Horiek plangintzaren osagai guztiak zehazten dituzte, baita informazioa emateko betebeharrak zeintzuk diren ere.

Mugarriak eta Helburuak kudeatzeko metodologia

Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa emaitzetan oinarrituta dagoen tresna da, eta PRTR plana osatzen duten erreformetarako eta inbertsioetarako ezarritako mugarrien eta helburuen lorpenaren arabera ordaintzen ditu funtsak. Mugarriak eta Helburuak kudeatzeko metodologia honako esteka honetan dago eskuragai​:

Mugarriak eta Helburuak kudeatzeko metodologia (​eguneratua 2022/04​/21a).

Mugarrien eta helburuen jarraipena

Aplikazioan ziurtatuta dauden erabiltzaileen kudeaketaren oinarrizko zati izango da esleitzen zaizkien mugarriak eta helburuak betetzen direla zehaztasunez eta etengabe jarraitzea..

Aplikazioak beharrezko informazio guztia gordeko du, mekanismo automatizatuen bidez zein eskuz, mugarriak eta helburuak betetzen direla kudeatzeko, baita IGAE erakundeko eta EBeko kontu-ikuskariei mugarri eta helburu horiek behar bezala betetzen direla kontrolatzeko aukera emango dieten egiaztapenerako mekanismoen bidez ere. Izan ere, oinarrizko osagarriak dira Espainiak PRTR planari lotutako funts ekonomikoak sei hilean behin lortzeko.

Kudeaketa-txostenak

Halaber, aplikazioak neurri eta osagai bakoitzari dagokion kudeaketa-txostena automatikoki sortuko du, eta neurri eta osagai bakoitzaren arduradunak elektronikoki sinatu behar izango ditu txostenak .

Etiketa berdea eta etiketa digitala

CoFFEE sistemaren ekarpenik nagusienetako bat plana gauzatzean zehar egiten diren inbertsioen kontrol automatizatua da. Horri esker, etiketa berdea eta digitala jartzeko konpromisoa betetzen dela hobeto jarraitu eta ebaluatu ahal izango da. Proiektuek eta azpiproiektuek CID erabakian ezarritako helburuari egiten dioten ekarpena zehazteko funtzionalitateak dakartza CoFFEE sistemak.

Plan nazionalak ezartzen du egindako inbertsioen osotasunetik % 39,7a eta % 28,2a ingurumeneko egintzetara eta egintza digitaletara, hurrenez hurren, lotuta egon behar dela.

​CoFFEE Aplikazioan sartu

Aplikazio honetarako sarbidea babestuta eta mugatuta dago; bakarrik sartu ahal izango dira sisteman parte hartzen duten administrazio publikoetako arduradunek aukeratu eta sisteman altan ematen dituzten erabiltzaileak.

Aplikaziorako estekaren helbidea honako hau da:

Helbide honetan sartuz gero, egiaztagiriak eskatuko zaizkizu:

Aplikazioaren segurtasun-maila dela eta, erabiltzaileak @firma aplikazioak onartzen duen ziurtagiri elektronikoa eskaini beharko du, edo Cl@ve sistemaren datuak erabili beharko ditu (“cl@ve permanente” sarbidea eskatzen da, erabiltzailearen mugikorrera bidalitako behin erabiltzeko pasahitzarekin sendotuta).

Erabiltzaileak behar bezala identifikatzen denean, nabarmendutako aplikazio-ataria agertuko zaio, eta bertan CoFFEE-MRR aplikazioaren ikonoa ikusiko du​​​​:

 

CoFFEE ikonoa sakatuz gero, PRTR planaren kudeaketarako aplikazioan sartuko gara. ​Sisteman sartzen garen lehenengo aldian derrigorrezkoa da sistemaren erabilera-baldintzak elektronikoki sinatzea.

OHAR GARRANTZITSUA: Web-nabigatzaileen segurtasun-politikak orain dela gutxi aldatu direnez, sinadura honek arazoak ematen dizkie ekipoetan AUTOFIRMA softwarearen azken bertsioa instalatuta ez duten erabiltzaile batzuei, sinadura elektroniko hori egiteko beharrezkoa baita. Sisteman sartzean erabilera-baldintzak sinatzeko pantaila agertzen ez bazaizu, pantaila zuri bat ateratzen bazaizu edo sinadura egiteko ziurtagiri digitala aukeratzen uzten ez badizu, ordezko sistema bat jarri da. Jarraian estekatzen den dokumentua deskargatu eta elektronikoki sinatu dezakezue, eta Erabiltzaileen Arretarako Zentrora bidali. Horrek sisteman sartuko du eta CoFFEE sisteman sartzeko aukera emango du:

CONFORMIDAD_NORMAS_USO_CoFFEE-MRR (pdf) 

Erabilera-baldintzak sinatuta izan ondoren, aplikazioaren menu nagusirako sarbidea emango da.

 

Irudiak aplikazioaren 1.7. bertsioaren interfazea erakusten du

“Plangintza eta kudeaketa” moduluaren blokean ikusiko dugu Planaren Proiektuak eta Azpiproiektuak zehazteko sarbidea.

CoFFEE sistemaren laguntza-eskuliburua

CoFFEE-MRR eskuliburua​ Manual on-line, se actualiza constantemente, cada vez que hay cualquier cambio en la aplicación. ​

CoFFEE-MRR erabiltzaileen altak, bajak eta aldaketak kudeatzeko inprimaki elektronikoa​

Formulario de gestión de usuarios de CoFFEE-MRR (Excel​​) Azken eguneraketa (erabiltzaileen kudeaketari buruzko aldaketak dakartza barne)​: 1/2/2022


Integrazio automatizatua​

CoFFEE-MRR sistemak informazioa trukatuko du administrazio publikoen hainbat sistema eta datu-baserekin.

PRTR planaren gauzatzeak estatuaren laguntzekin eta finantzaketa bikoitzaren prebentzioarekin lotuta dauden ezarritako mugak errespetatzeko asmoz, aplikazioak konexio automatizatuak izango ditu, informazioa trukatu ahal izateko honako sistema hauekin:

Horri esker, PRTR planaren proiektuak, azpiproiektuak eta egintzak gauzatzetik eratorritako kudeaketa ugariak automatizatu eta azkartu ahal izango dira.

Halaber, CoFFEE sisteman sortzen den informazioa ustiatu behar duten Espainiako administrazio publikoaren zenbait atariri bidaliko die informazioa CoFFEE sistemak. Horien artean nabarmentzen dira Moncloa-ren ​ Susperraldirako Planaren ataria eta Estatuko Administrazio Orokorraren sarbide-puntu orokorra, besteak beste​.

Kontabilitateko informazioaren prozedura eta formatua

Duela gutxi 2020ko ekitaldiari dagokion Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Plana gauzatzeko informazioaren formatua eta bidaltzeko prozedura argitaratu da. Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planaren mugarriak eta helburuak betetzen direla jarraitzeko eta horren osagarriei dagozkien neurriak aurrekontuaren eta kontabilitatearen arabera betearazteko estatuko, autonomia-erkidegoko eta tokiko sektore publikoko erakundeek eman beharreko informazioaren prozedura eta formatua ezarri dituen irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduaren​ lehenengo xedapen gehigarrian (2021eko irailaren 30eko EAO) zehazten denari jarraituz, ohar tekniko bat argitaratuko da, 2020ko otsailaren 1 eta abenduaren 31 bitartean exekutatu diren osagaiei buruzko bidali beharreko kontabilitateko informazioaren prozedura eta formatua zehazteko.

Ohiko galderak trukatzeko API interfazeari buruz

Aurrekontu Informatikaren Bulegoak eguneratzen du, Aurrekontu Administrazioaren atarian, CoFFEE-MRR plataformarako garatu egin den truke automatizatuko API interfazearekin lotutako ohiko galderak dituen​ orrialdea.


Azken ordua​

Gaur arte, CoFFEE-MRR sistema bakarrik aurreko azaroaren 11n aurkeztu egin zen lehenengo ordainketa-eskaeran parte hartu zuten hamaika ministerioetako langileentzat dago eskuragai. Bertsioak funtzionalitate txikia dauka, eta lehenengo ordainketa-eskaeraren izapide-beharretara mugatuta dago.

Urtarrilaren erdialdetik aurrera, pixkanaka sartzeko aukera ematen hasi da, bigarren ordainketa-eskaeraren mugarri eta helburuei lotutako proiektuak definituz eta, otsailetik 2022 aurrera, lehen mailako proiektu guztiei eman zaie sarbidea (ministerioak eta Estatuko Administrazio Orokorraren erakundeak); sarbide hori planaren erakunde erabakitzaile gisa diharduten ministerioen sailetako idazkariordetzek izendatutako pertsonei bakarrik ​eman zaie. Gaur egun, proiektuak eta azpiproiektuak zehazteko funtzionalitateak, jokabideen planifikazioa, eta adierazleen gauzatze-txostenerako eta aurrerabiderako funtzionalitate mugatua eskaintzen dira. Ezin izango da sisteman sartzeko bat-bateko eskaerarik onartu eta, oraingoz, idazkariordetzetatik Europako Funtsen Idazkaritza Nagusira bidali diren sinatutako zerrendetan agertzen diren erabiltzaileak bakarrik sartuko dira sistemara.

Proiektuetarako izendatutako arduradunek proiektuen batera baliozkotzeko zikloa (neurriaren arduradunak egindakoa) eta batera berrikusteko zikloa (Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiak egindako berrikuspen formala) amaitu ondoren, pixkanaka sortuz joango dira eta bidea emango zaie mendeko azpiproiektuen erabiltzaileei (ministerioak, Estatuko Administrazio Orokorraren erakundeak, autonomia-erkidegoak eta tokiko erakundeak). Sarbidea modu hierarkikoan emango da prozedura baten bidez, non proiektuko arduradun bakoitza dagozkion azpiproiektuen arduradunekin koordinatuko den CoFFE sisteman erabiltzaile berriak aldez aurretik baimentzeko​.

Kontularitzako informazioa kargatu

2020ko otsailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari buruzko kontularitzako informazioa kargatzeari dagokionez, aldi horretan betearazpena izan duten osagai bakoitzaren ardura duten erakunde betearazleek igorri beharrekoa (ikus ohar teknikoa), interfaze automatizatu baten bidez egingo da eta, horretarako, “makinatik makinara” konexiorako baimena eskatu beharko da, amaierako erabiltzaileen baimenaz bestelakoa dena.​

Interfaze hau Aurrekontu Administrazioaren atariko bulego birtualeko esteka honetan zehazten da.

Halaber, Aurrekontu Informatikaren Bulegoak eguneratzen du, Aurrekontu Administrazioaren atarian, CoFFEE-MRR plataformarako garatu egin den truke automatizatuko API interfazearekin​ lotutako ohiko galderak dituen orrialdea.​ ​Ohiko galderen orrialde honetan zehazten da truke automatizatuko sistema oraindik ez dagoela operatibo; 2022ko otsailaren lehenengo hamabostaldian abian jartzea aurreikusten da, eta orrialde honetan bertan adieraziko da​​.